XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKAL LITERATURA ZAHARREKO LIBURUGINTZA (1545-1879)

Nahiz konbentzionalki, 1879 urtea har daiteke euskal literaturen bigarren aroaren hasieratzat.

Urte honetan egiten dira lehendabiziko aldiz mugaz honaldian 1853ez gero beste aldean D`Abaddie jaunak urteoro muntatzen zituen lore-jokoak.

Lehendabiziko aldiz ere, probintzi guztietako bertsogileak presentatzen dira.

Urte hartan irabazi zuen poemak, Arrese-Beitiaren Ama Euskeraren azken agurrak, aro berri honen ezagugarri nabarienetako bat izango dena azaltzen du: euskaldungoari buruzko kezka eta ardura bizi bat.

Bigarren etapa honen beste ezagugarri bat literatur-obrak erlijiozkoei buruz hartzen duten nagusigoa da.

Poesia ez da jadanik nohizean behingo liburuetan agertzen, baizik etengabeki, liburuez bestalde, orain sortzen diren aldizkarietan.

Euskal teatro modernoa ere orain hasten da eta halaber kazetalaritza, aipatu ditugun aldizkarien bidez.

Hauen artean Euskalduna Iparrean Euskal Erria Hegoan dira inportanteenak.

Perpausa hauetan adierazten den iritzira, literatura zaharreko liburugintza aztertu ondoren etorri ginen.

Azterketa honetarako Vison-en bibliografiak eta Jon Bilbaorenaren bi lehen tomoez baliatu ginen oinarri bezala.

Hori osatzeko Sorarrain-en bibliografia, Urkixoren Diputazioko liburutegia eta hor-hemen azaldu diren ohar bibliografiak erabili ditugu.

Beti bezala, 50 plamaz gorako publikazio ezperiodikoak hartu ditugu kontuan, eta, salbuespen bereziren bat kanpo, euskara hutsezkoak.

Lau literatur-euskalkiak berezi ditugu, Goi-nafarrerazko liburugintza urria gipuzkerazkoara bilduz,(...).